KUDEAKETA SISTEMA

Irungo La Salleko Zuzendaritza taldeak, ikastetxeko gainontzeko pertsonekin batera, ikastetxearekiko lotura duten ikasle, familia eta enpresei kalitatezko zerbitzua eskaintzeko ardura beregain hartzen du; zerbitzu horrek bezeroaren eskakizunak beteko ditu ingurumena eta pertsonen segurtasuna errespetatuz. Horregatik, gure kudeaketa sistemaren jarduera eremu guztietan ezinbestekotzat jotzen dugu informazioa, komunikazioa, formazioa, parte hartzea eta erakundea osatzen duten pertsona guztiei (haren izenean jarduten dutenak barne hartuz) kontsultatzea.

Horregatik egunero ahalegintzen gara:

  • Gure kudeaketa Sistemaren eraginkortasuna eta jarduera hobetzen.
  • Gure jarduerari dagozkion legezko betekizunak eta geureganatu ditugun betekizunak betetzen.
  • Ikastetxean edo haren izenean egiten diren jardueretatik eratorritako kutsadura eta pertsonen segurtasun eta osasunerako kalteak aurrikusten.
  • Langileen osasunaren okertzea aurrikusten.
  • Ikastetxearen helburuak xedatzen, behar denean berrikusten, hedatzen eta betetzen direla bermatzen, Kudeaketa Politika hau kontuan hartuta.

 

Irunen, 2013ko Uztailan