Joan den irailaren 27an, gure ikastetxean eta TKNIKAren eskutik, kultura ekintzailea bultzatzeko jardunaldi bat burutu zen.

Jardunaldian gure ikastetxeko elektriko eta mekanika erdi mailetako zikloetako ikasleak eta inguruko beste ikastetxetako ikasle batzuk parte hartu zuten. Ekitaldian, dinamika eta talde lan desberdinak eginez, “Running Lean” metodología zertan datzan ikasi zuten ikasleek, “Enpresa eta ekintzailetza” moduloan aplikatu ahal izateko.

Metodologia honen ardatza egiten ikastea da eta honelako galderei erantzunak aurkitzea: nire produktua/zerbitzua jendek behar al du?, nortzuk izango dira nire bezeroak? Nire produktua/zerbitzua merkaturatzeko zeintzuk dira bete behar dituen gutxienezko ezaugarriak?  …